XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERETTER
Emir-a plazer deikûzû
Hortan goren-gorenetik
Bena desiratzen dûgû
Beste gaiza bat ondotik.

Nahi gûntûke ikhusi
Gorderik diren plan horik
Hola khirixti arraza
Izan badin degollirik.

Marzilak khûtxan har planak eta eman.

MARZILA
Plan horik har etzatzie
Bai eta untsa estudia
Herrotik gal-erazteko
Khirixtien izatia.

Aita Saintia har-eta
Igor zazie Algerila
Han beharko dûgû saldû
Behi zahar bat bezala.

Beretter-ek planak har! zeñha eta oih'egin: Jesûs! Maria!

MARZILA: besuak aidin.

A! Mahomet ikhusten dit
Horiek naiela trunpatû
Bena beharko dizie
Faltsûkeria phakatû.

Laster ûtzûl etzatzie
Eman deitziedan planak
Gardek sarthûren zûtie
Arrunt presuntegin denak.

Elkhi ezpata, Beretter-ek ere. Batalla. Marzila hil.

LOHOBIAGA
Jaunak laster juan gitin
Gûne lanjerus huntarik
Hor hexatzen bagûtie
Ordin girade galdûrik.

(Erretira). Satanek Marzila ziluan sar. Dantza.